XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Baina berehala arduratu ziren atzetik zetorrenaz.
Lortuko ote zuen Arthur-ek kontrola pasatzea?.
René izutu egin zen konturatu zenean Arthur-ek ez zekiela ingelesez besterik mintzatzen.
Eguerdia zen. Eguzkiak sortutako beroa izugarria.
Zirudienez, zeruko astro nagusiak, egun hartan harriak beraiek ere funditu nahi zituen.
Arthur-ek izerdiz beteriko bekokitik pasatu zuen eskua. - E, zu!.
Milizietako batek besoa luzatu zuen: - Nor zara?.
Arthur-ek ez zuen ahoa zabaldu, baina eskuak mugituz zerbait adierazi nahi izan zuen.
- Zure izena!- eskatu zion beste batek.
Arthur-ek keinuak egin zituen.
Miliziako batek papera eta bolaluma atera ondoren, galdera idatzi egin zuen.
Gero, gormutua omen zenari irakurtzera eman zion.
Gizonak burua ezker-eskuin mugitu zuen.
Zirudienez, ez zekien irakurtzen.
Gizonak eskuak mugitzen jarraitu zuen.
Orduan, besotik hartu eta eraman egin zuten.
Kaleko jendea begira geratu zen, kuriositatez.
Sassanide-k eta René-k ere ikusi zuten laguna eramaten. Eta dardaratu egin ziren.
Arthur etxe haietako batean sartu zuten, besteak baino zerbait handiagoan.
Milizietakoek beraien buruzagia omen zenarekin hitz egin zuten (...).